Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
9:15 am,
temperature icon 12°C
Humidity 83 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

Merinalde Egunerako ibilaldi gidatua proposatu du Gerediaga Elkarteak

Izaskun Ellakuriaga 

Ekainaren 3an, larunbata, Gerediaga Elkarteak Merinalde Eguna ospatuko du. Aurten, nobedade moduan, eskualdeko egitura politikoa ezagutzeko oinez egiteko ibilaldia eratu du.  

Momoitio

San Juan Momoitio.

Durangoko Merinaldeak bere erakunde politiko propioak izan zituen 1876. Urtean foruak deuseztatu ziren arte. Eskualdeko elizateetako alkateak Gerediagako foru-zelaian batu eta Merinaldeari eragiten zizkioten erabakiak hartzen zituzten.

Gerediaga Elkarteak urteak daramatza eskualdearen historian garrantzitsua izan zen egitura bereziaren zabalkundean. Besteak beste, Merioaren Ibilbidea, eta Merinaldearen Egunean ibilbidearen zatirik instituzionala bisitatzeko proposamena egin dugu.

· Momoitiotik Astolara ·

Bisitak lau geldiune izango ditu: bi Garain, San Joan Momoition eta udaletxean, eta Abadiñon beste biak, Gerediagako foru zelaian eta Astolako auzitegi-etxean.

  • San Juan Momoition lehenengo mailako egitura sozio-politikoa ulertzeko aukera dago. Kofradien egiturak, sorrerak, funtzioak argi erakusten ditu lekuak.
  • Garaiko udaletxean hurrengo egitura mailaren adibide garbia ikusi daiteke. Izan ere, kofradiak batuz elizateak sortu zirelako. Udaletxean bertan txuzoa, bandera eta eserleku zaharrak ikusi ahal izango dira bisitan.
  • Gerediagako foru-zelaia da Durangaldeak izan zuen antolaketa politikoaren  erdigunea. Bertan egiten ziren batzarretan, Merinaldeko elizateetako ordezkariek jesarlekua zutelako eta eskualdeko erabakiak hartzen zituztelako.
  • Merioaren ibilbide murriztu honetan, laugarren eta azken geldiunea Astolako auzitegi-etxean egingo da.  Korregidorearen etxea izan zen lekua, merinaldearen administrazio gorena. Kartzela ere bertan zegoen eta oraindik ere ikusi daiteko orduko ziega bat zelangoa zen.

Ibilbide gidatua, beraz, San Joan Momoitiotik Astolara egingo dugu, oinez eta goizeko 9etan hasita. Hala ere, kotxez San Joan Momoitiora igo nahi dutenentzat hitzordua izango da Astolan ordu erdi arinago (goizeko 8:30ean).

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu