Iurretako June Arbeo Euskadiko txapelduna da

Izaskun Ellakuriaga

3000 metro oztopoko proban nabarmendu da June Arbeo Sarriugarte Durangaldea Running taldeko korrikalaria asteburuan Durangon egin den Maila Nagusiko Euskadiko txapelketan.

june

Hurrengo, ekainaren 17an, Ciudad Realen egingo den Federazioen arteko Espainiako Txapelketarako sailkatu da. Txapelketa hori maila absolutukoa da eta June Arbeok, 18 urterekin, Euskadiko selekzioarekin parte hartuko du. Hilabete beranduago, uztailaren 9an, Granollersen izango da. Izan ere, junior mailako Espainiako txapelketarako ere txartela lortu duelako. Hori guztia, bere marka hobetuz lortu du June Arbeok (10’57’’87)

Junerekin batera Durangaldea Running-eko beste bi korrikalari ere nabarmendu dira asteburuko proban. Zaldibarko Nora Narbaiza Albisuak 800 metroko frogan seigarren amaitu du 2’20’’71 markarekin eta Espainiako txapelketa parte hartzeko gutxienekoa eskuratu du. Ondorioz, uztailaren 1ean, Valentzian egingo den 23 urtez azpiko Espainiako txapelketan parte hartu du. Eta Durangoko Julen Valmaseda 200 eta 400 metroko frogetan nabarmendu da. 200 metrokoan bosgarren postua lortu du 21.06 marka eginez.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.